miércoles, 6 de octubre de 2010

Ni naizena

       Datozen lerro hauetan, nitaz hitz egingo dizuet, pixka bat gehiago ezagutu nazazuen.


       Hasteko, nire izenaz hitz egingo dut. Nire izenak ez du jatorri berezirik. Nire amak kontatu zidan, neska batentzako izenak begiratzen ibili zirela. Gainera, Iratiko basoan egon ziren eta hain polita zenez, niri ere Irati jarri zidaten. Naturarekin lotuta dagoen hitza da, iratze multzoa esan nahi baitu, gaztelaniaz, helechal dena, iratze-ri -ti atzizkia gehituta lortzen dena. Niri gustatzen zait eta ez nuke aldatuko, gainera oso nahasgarria izango litzateke, beste izen batez deitzea jende guztiak, hainbat urte zure izenarekin igaro ondoren. 


       Zaletasunei lotuta, ez dut berezirik, baina hondartza eta itsasoa izugarri gustatzen zaizkit, patinetan ibiltzea, lagunekin irtetea, eta baita bidaiatzea ere. Oraindik ez dut asko bidaiatu eta agian horregatik gustatzen zait hainbeste, ez dakit. Haserretzen naizenean bakarrik egotea gustatzen zait, musika entzutea baita, marraztea (ez dut ondo marrazten) ere.


       Txikitan, ni ez naiz ondo gogoratzen zertara ibiltzen nintzen baina badut jostailu bat oraindik ere oso polita iruditzen zaidana: Nancy- a. Nire ustez panpin politena da. Beste jostailu edo panpin kuttun bat ere badut; txanogorritxoren itxura duen panpin bat. Gogoratzen dudan bakarra da, nire izebak oparitu zidala. Eskolan, normala den bezala, familietara edo medikuetara ibiltzen ginen, eta gure gela asko gustatzen zitzaidan, etxe baten itxura baitzuen: oheak, lisagailua, sukaldea... Eta inoiz ez zait ahaztuko matematikak ikasteko erabiltzen genuena: animalia txiki batzuk ziren, kolore desberdinetakoak eta oso bigunak. Beraiekin multzoak egin eta gehitzen irakasten ziguten. 


       Hemendik 20 urte barru, ezkonduta imajinatzen naiz. Ez dakit ezkonduko naizen, baina nik behintzat nahi dut, eta seme- alabak ere eduki nahi ditut. Asko gustatzen zait familia edukitzearen ideia hori. Bizitzeko lekua, Orion edo inguruan izango dudala uste dut, zeren gauzak asko aldatu beharko dute beste leku batean bizitzeko. Bidaiatzea gustatzen zait, bai, baina bertan bizitzen geratzea ez, nire ustez, hemen bizi baikara ondoen.


       Hau guztia ni hobeto ezagutu nazazuen kontatu dizuet, eta espero dut zerbaitetarako balio izana, baita ez aspertu izana ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario