Jarraian doazen lerroetan nire izenari buruz hitz egingo dut.
Nire izena Irati da. Irati leku- izen bezala Otsagabian aurki dezakegu. Bertan, Iratiko Etxeak deituriko etxaldeak daude, eta horregatik ezaguna da izena. Nire izena Yraty moduan ere idatzi daiteke baina egungo idazkera akademikoan, Irati esaten eta idazten da. Izen honek, ez du hizkuntzetara itzulpenik. Irati, Nafarroako baso handi eta ederraren izena da, bertan ibaia eta Andre Mariaren baseliza daude. 1954an, antzinako gotorleku baten gainean eraiki zen Elurretako edo Iratiko Ama Birjinaren ermita, ibaiaren aldamenean. Azkenik, nire izenaren esanahiari buruz hitz egingo dut. Nire izenak iratze multzoa esan nahi du, hau da, helechal gaztelaniaz, iratze hitzari -ti multzo- atzizkia gehituz gero, irati sortzen delako, beraz, nire izena naturari lotuta dago. Ez dakit ezer berezirik nire izenari buruz, gustatzen zait jakitea nondik datorren, edo zer esan nahi duen..horregatik begiratu izan dut nondik datorren etb.
Honekin bukatzen da nire izenari buruzkoa, espero dut gustatu izana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario