Irati Azkue
jueves, 14 de octubre de 2010
miércoles, 6 de octubre de 2010
Izena duenak badu izana
Jarraian doazen lerroetan nire izenari buruz hitz egingo dut.
Nire izena Irati da. Irati leku- izen bezala Otsagabian aurki dezakegu. Bertan, Iratiko Etxeak deituriko etxaldeak daude, eta horregatik ezaguna da izena. Nire izena Yraty moduan ere idatzi daiteke baina egungo idazkera akademikoan, Irati esaten eta idazten da. Izen honek, ez du hizkuntzetara itzulpenik. Irati, Nafarroako baso handi eta ederraren izena da, bertan ibaia eta Andre Mariaren baseliza daude. 1954an, antzinako gotorleku baten gainean eraiki zen Elurretako edo Iratiko Ama Birjinaren ermita, ibaiaren aldamenean. Azkenik, nire izenaren esanahiari buruz hitz egingo dut. Nire izenak iratze multzoa esan nahi du, hau da, helechal gaztelaniaz, iratze hitzari -ti multzo- atzizkia gehituz gero, irati sortzen delako, beraz, nire izena naturari lotuta dago. Ez dakit ezer berezirik nire izenari buruz, gustatzen zait jakitea nondik datorren, edo zer esan nahi duen..horregatik begiratu izan dut nondik datorren etb.
Honekin bukatzen da nire izenari buruzkoa, espero dut gustatu izana.

Ni naizena
Datozen lerro hauetan, nitaz hitz egingo dizuet, pixka bat gehiago ezagutu nazazuen.
Hasteko, nire izenaz hitz egingo dut. Nire izenak ez du jatorri berezirik. Nire amak kontatu zidan, neska batentzako izenak begiratzen ibili zirela. Gainera, Iratiko basoan egon ziren eta hain polita zenez, niri ere Irati jarri zidaten. Naturarekin lotuta dagoen hitza da, iratze multzoa esan nahi baitu, gaztelaniaz, helechal dena, iratze-ri -ti atzizkia gehituta lortzen dena. Niri gustatzen zait eta ez nuke aldatuko, gainera oso nahasgarria izango litzateke, beste izen batez deitzea jende guztiak, hainbat urte zure izenarekin igaro ondoren.
Zaletasunei lotuta, ez dut berezirik, baina hondartza eta itsasoa izugarri gustatzen zaizkit, patinetan ibiltzea, lagunekin irtetea, eta baita bidaiatzea ere. Oraindik ez dut asko bidaiatu eta agian horregatik gustatzen zait hainbeste, ez dakit. Haserretzen naizenean bakarrik egotea gustatzen zait, musika entzutea baita, marraztea (ez dut ondo marrazten) ere.
Txikitan, ni ez naiz ondo gogoratzen zertara ibiltzen nintzen baina badut jostailu bat oraindik ere oso polita iruditzen zaidana: Nancy- a. Nire ustez panpin politena da. Beste jostailu edo panpin kuttun bat ere badut; txanogorritxoren itxura duen panpin bat. Gogoratzen dudan bakarra da, nire izebak oparitu zidala. Eskolan, normala den bezala, familietara edo medikuetara ibiltzen ginen, eta gure gela asko gustatzen zitzaidan, etxe baten itxura baitzuen: oheak, lisagailua, sukaldea... Eta inoiz ez zait ahaztuko matematikak ikasteko erabiltzen genuena: animalia txiki batzuk ziren, kolore desberdinetakoak eta oso bigunak. Beraiekin multzoak egin eta gehitzen irakasten ziguten.
Hemendik 20 urte barru, ezkonduta imajinatzen naiz. Ez dakit ezkonduko naizen, baina nik behintzat nahi dut, eta seme- alabak ere eduki nahi ditut. Asko gustatzen zait familia edukitzearen ideia hori. Bizitzeko lekua, Orion edo inguruan izango dudala uste dut, zeren gauzak asko aldatu beharko dute beste leku batean bizitzeko. Bidaiatzea gustatzen zait, bai, baina bertan bizitzen geratzea ez, nire ustez, hemen bizi baikara ondoen.
Hau guztia ni hobeto ezagutu nazazuen kontatu dizuet, eta espero dut zerbaitetarako balio izana, baita ez aspertu izana ere.

martes, 5 de octubre de 2010
Nola beharko luke?
Salgai arriskutsuak mendatetik beharrean, Sargai arriskutsuak mendatetik izan behar luke.
Zutik hurbilago nago ordez, Zugandik hurbilago (nago) izan beharko luke.
Automatika ate izan ordez, Ate automatikoak beharko luke
Zrugagailuak izan beharrean, Xurgagailuak izan beharko luke.
Honi ez diogu zuzenketarik aurkitu 3 euskeraz ez delako tres irakurtzen.

Txarkuteria izan ordez, Harategia izan beharko luke. Gazta ontzeko epeak izan beharrean, Gazta ontzeko denbora izango litzateke.

Ezindakoak izan ezik beharrean, Ezinduak edo elbarriak izan ezik izan beharko luke.

Gazte azoka izan beharrean, Gazta azoka izan beharko luke.

Klaxon jotxean irten pistatik beharrean, Klaxon(edo turuta) jotzean irten pistatik jarri beharko litzateke.

Arzutzak izan beharrean, Arrautzak izan beharko luke.
Honekin bukatzen da goiko argazkietako esaldien eso hitzen zuzenketa- lana.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)